Karlos Baza, "Kalabaza"

Egilea: Emilio Sanjuán

Argitaletxea: Bruño

Ilustratzailea: María Luisa Torcida Álvarez

Itzultzailea: Javier Uriarte

Karlos Baza haur zoriontsua eta irudimen handikoa da, baina ez omen da munduko ikaslerik onena. Ipini dioten ezizenak, «Kalabaza», argi uzten du. Egun batean, jeinu txiki-txikia eta hirugarren mailakoa agertu zaio. Baba-Run du izena jeinu horrek eta adiskide handiak egin dira biak. Eta biok ere nahiko baldarrak eta inozoak direnez, nahaste asko eta askotan sartuko dira eta abentura barregarriak biziko dituzte.