Katalina kontalari
Egilea: I–aki Zubeldia; Estibalitz Jalón
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Katalina kontalari naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Zomorroen artean txitxarra da protagonista. Txitxar ezin berritsuago honek beste hiru pertsonaia aurkeztuko ditu bere kontakizunen bitartez: mantangorria, tximeleta eta azkenean matxinsalto bihurtuko den hankaluze bat. Txitxarraren kontakizunek basoko biztanleak txoratuko ditu, baita liburu honen irakurleak ere, berritu egiten baita kultura ahoz aho transmititzeko ohitura.
Katalina kontalari liburua haurrentzako albumak sortzeko III. Etxepare Bekarekin saritua izan zen 2009. urtean.