Keinu konplizeak

Egilea: Karlos Cid Abasolo

Argitaletxea: Susa Literatura

Bederatziak jo ditu nasak

lainoz estaltzen dut neure izena

bi argi daude

behar zaitut

behar zaitut.

 

Zortziak jo ditu zure irudiak

harri-kartoia nonahi

hortzetarainoko porlana

eta erlojuari begira nago ni.

Zazpiak jotzen ditut.

Apokalipsiaren zazpi maldizkoak.