Kika supersorgina. Izurde bat lorategian.
Egilea: Knister
Argitaletxea: Grupo Editorial Bruño
Ilustratzailea: Birgit Rieger
Itzultzailea: Ramon Olasagasti Aiestaran
Uda da eta bero handia egiten du. Amak igerileku puzgarri bat jarri du lorategian, eta Dani berehala murgildu da uretan bere gomazko ahatetxoarekin. Kikari, ordea, bururatu zaio askoz dibertigarriagoa litzatekeela benetako izurde batekin bainatzea… Baina nola pentsatzen ote du lortzea? Bere magia liburu sekretuko sorginkeria batekin, jakina! Kikaren abentura berri bat, oraingoan txikitxoentzat!