KIKA supersorgina Liliputen
Egilea: Knister
Argitaletxea: Mezulari-Grupo Editorial Bruño
Ilustratzailea: Birgit Rieger
Itzultzailea: Mari Eli Ituarte
Kikaren ikasgelan liburu superzirraragarria irakurtzen ari dira: Gulliverren bidaiak. Kikari protagonista Liliput herrira doan pasartea gustatzen zaio bereziki. Jende nimiñoa bizi den herrialdera doana, zehazki. Kikak gustura jarraituko lituzke Gulliverren pausoak, baina... nola? Arazotxo bat du: Nola bidaiatuko du Liliputeraino herrialde hori liburu baten orrialdeetan baino existitzen ez bada?