Kili txikia
Egilea: Mario Ramos
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Mario Ramos
Zoritxarrez, abenduan zendu zen Mario Ramos ilustratzaile bikaina. Hark utzitako azken altxorra dugu Kili txikia; botere-abusuari buruzko umorez jositako istorio adimentsua. Liburu honetan, Mariok haurrentzako ipuinak asmatzeko zuen gaitasuna eta profesionaltasuna erakusten digu berriro ere. Bere istorioek haurrei indartsuenen aurrean defendatzeko tresnak eskaintzen dizkie… Maite ditugu haren liburuak pentsarazten digutelako, baina batez ere, irribarre eginarazten digutelako, beti.