Kolako Altxorraren bila

Egilea: Edna Lopez

Argitaletxea: Giltza

Ilustratzailea: Agustin Comotto

Itzultzailea: Julia Marín

Kola uhartean, ur-eskasiaren ondorioz, diruak galdua zuen balioa. Ura zen ororen neurria, eta haren bitartez egiten ziren salerosketa guztiak. Han, Omar izeneko umezurtz gazte batek Kolako altxor ospetsuaren berri izan zuen, hartz-itxurako mezulari bitxi batek gutun deszifragaitz bat eman zionean. Hala, egun batean, hartz batek, mezulari batek eta haur batek abentura bati ekin zioten Kola uharteko lau eskualdeetan barna, susmatu ere egin gabe itzal mehatxuzko bat segika zutela isil-gordean.

BILDUMA: TUKAN BERDEA