Konprometitu zaitezte!
Egilea: Stéphane Hessel
Argitaletxea: Alberdania/Erein
Itzultzailea: Josu Zabaleta
Stéphane Hesselek axolagabekeriaren kontra egin zuen aldarrikapenak milaka eta milaka haserreturen kontzientziak piztu zituen; oraingo honetan, bakoitzaren kontzientzia etikoan oinarrituz eta bortxakeria oro bazterturik konprometitu beharra aldarrikatzen du. Gilles Vanderpootenekin, adinean duten ia hirurogeita hamar urteko aldearen gainetik zubi bat luzatuz, duen solas bizi-biziaren bitartez, diruaren injustizien eta eskubideen kontrako bidegabekerien kontra ekiteko deia egiten dien gazteei, eta ezkortasunaren tentaldiari ihes egin beharra aldarrikatzen du, ororen gainetik. “Erresistitzea ez da gogoeta egitea edo deskribatzea bakarrik –dio Hesselek–. Ekintzari lotu behar zaio”. Konprometitzea eta ekintzari lotzea, ez dago beste aukerarik.