Kulerozahar

Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Iñaki G. Holgado

Naroak, Lutxik eta Peruk ezin dute aguantatu ingeleseko irakasle berria: sorgin galanta da andereño Kulerozahar, ikasleak arbelera atera eta barregarri uztea beste helbururik ez duena. Hiru lagunak, baina, ez dira geldirik egongo, eta modu bat bilatuko dute irakasle gaiztoari bere ordaina emateko.