Labirintoko borroka: Percy Jackson

Egilea: Rick Riordan

Argitaletxea: Mezulari

Eskola berrian bi deabruzko animatzaile bihurri atzetik dakartzala aspaldiko lagun bat agertzen denean, gertakizunak azkartu egiten dira eta gero eta okerrago doa dena... Bigarren Hezkuntzako lehen urtea astear , Percy Jacksonek ez du emozio bortzitik espero; alderantziz, lo hartzeko moduko asperdura. Hala ere, eskola berrian bi deabruzko animatzaile bihurri atzetik dakartzala aspaldiko lagun bat agertzen denean, gertakizunak azkartu egiten dira eta gero okerrago doa dena. Olinpoko jainkoen eta Kronosen, titanen jaun maltzurraren, arteko gudua gertu dago eta semijainko gazteak babesten dituen Mestizoen Kanpamentua ere erortzeko arriskuan dago Kronosen armadaren aurreratzearekin. Inbasioari aurre egiteko, Percyk eta bere lagunkl bilaketa arriskutsua hasi behar dute labirintoan: hura profanatzeko ausardia dutenak hiltzeko asmatutako tranpa arriskutsuz, munstro basatiz eta izaki maltzurrez jositako Beheko Munduan.