Lana festa bihurtuz
Egilea: Anjel Larrañaga, Joxean Agirre
Argitaletxea: Lanku
Anjel Larrañaga bertsolari eta pandero jotzaileak plazako bere ibilbidea biribiltzen duen liburua eta diskoa argitaratu ditu. Joxean Agirrek idatzi du. Liburuan, Anjel Larrañagaren bizipenez gain, Anjelen ibilbidea oso ondo ezagutzen duten hainbat pertsonaren ekarpenak biltzen dira: Andoni Egaña, Anjel Valdes, Agurtzane Elustondo, Tomas Soraluze "Epelde" eta Xabier Alberdi "Zabale". Liburuaren bigarren partean, bere disko guztietan jaso dituen kanten letrak daude. Liburuarekin batera disko berri bat argitaratu du.