Love is blue

Egilea: Mikelats Gorroto

Argitaletxea: Hiria

Liburu honetako kontakizun, ipuin eta mikronarrazioak unibertso literario gordin eta erakargarriaren hezur eta mami dira. Mikelats Gorroto, belaunaldi literario berri baten agerpen jatorra dugu; azken hamarkadan euskaltegietan eta unibertsitateko gelatan euskarara hurbildu direnek osatzen duten jenerazio "laiko" eta post-politikoaren agerpena. Mikelats Gorrotoren narrazioak literaturatik landa jarri nahi lukete, literatur soil eta bakar izan nahirik. Ipuin bakoitzak, kontakizun bakoitzak fotograma bat dirudi eta guztiak irakurriaz gero, filmaren melodia gelditzen zaio irakurleari: Love is blue.