Lyoko 4: Ezerezaren gudarostea

Egilea: Jeremy Belpois

Argitaletxea: Mezulari

Itzultzailea: Josu Zabaleta

Jeremyrentzat eta haren lagunentzat dena galduta dagoela dirudi: Jeremy Lyokoko mundu birtualean preso dago, Ulrichekin eta Evarekin batera; X.A.N.A., beren etsaia, Green Phoenixeko terroristekin elkartu da, Lyoko barruan zegoen arma ikaragarria abiarazi du eta Aelita Mirrorren, bere aitak sortutako mundu birtualetako beste batean, dago preso. Yumi eta Odd dira mundu errealean geratu diren bakarrak… Nola moldatu behar dute beren lagunak salbatzeko eta X.A.N.A. eta Green Phoenix behin betirako menderatzeko? Beltzezko Gizonekin adostea da modu bakarra… Lyokoko munduan girotutako saga originalaren azkeneko, amaierako gertaldia.