Maddiren ametsak

Egilea: Iñaki Zubeldia

Argitaletxea: Desclée

Maddi izeneko neskatila herri txiki batera joan zen oporrak pasatzera. Eta han, gauero, aitonak ipuin bat kontatzen zion lo hartu aurretik. Maddik berak ere kontatzen zizkion inoiz aitonari. Hementxe dauzkazue denak liburu batean bildurik. Hemeretzi ipuin dira guztiak. Hemeretzi ipuin, hemeretzi amets. Ipuin xinpleak, laburrak eta politak.

Iñaki Zubeldia

Ikaztegietan jaio zen 1945ean. Maisutza eta Pedagogian Lizentziatua (Hizkuntzaren Pedagogia atalean espezializatua). Hamabost bat urtez ikastola munduan lan egin zuen, hamar irakasle eta bost Ikastoletako Irakasleen Elkarteko sortzaile eta koordinatzaile bezala.Hizkuntza liburu ugariren sor-tzaile eta egile da. Testu-liburuez gain, narratiba eta ipuin mundua landu ditu Haur eta Gazte Literaturan. Itzulpengintzan, Haur Literaturako obra batzuk, gazteentzako nobelak eta irakaskun-tzarekin zerikusia duen hainbat material teoriko itzuli ditu.