Maitasuna da geratzen den bakarra
Egilea: Agustin Fernandez Paz / Uxue Alberdi (itzultzailea)
Argitaletxea: Elkar
Maitasuna gai zentraltzat hartuta, liburu berezi bat da eskaintzen dizugun hau: helduek nahiz gazteek irakurtzeko moduko ipuin-bilduma ondu zuen Agustín Fernández Paz idazle galiziarrak, nahiz eta gero gazteentzako urteko liburu onenaren saria eman zioten, Espainian. Ipuinen gainean, Pablo Auladell marrazkilari alacantarrak ilustrazio guztiz bereziak egin zituen, istorioen giro lanbrotsuarekin bat egin eta haien misterioa areagotzen dutenak; eta Uxue Alberdi idazle elgoibartarrak bere trebezia baliatu du, azkenik, hizkuntza aldatzean testuaren xarma ez galtzeko.