Maitatua izandu banintz
Egilea: Mailuix Legorburu
Argitaletxea: Maiatz
Maiatz argitaletxeko Lucien Etxezarretak Kafkaren estiloko liburutzat jo du lapurteraz duzun eleberri erromantiko hau.
Frantsesez bada nerabeentzako kanta bat, dioena : “inork ez dit esaten maite zaitut belarrira”. Liburuko protagonistak ere esaten du hori bera, 30 urte beteak dituen arren. Burusoila da. Baina badu itxaropena: “ni ere begiratuko naute amodioz betetako begiekin”. Irakurleari gomita egiten dio berarekin abia dadin amodio horren bila, eta gogoetak konpartitzera. Etorri nahi?