Manex Erdozaintzi-Etxart-Herriaren poeta

Egilea: Agurtzane Ortiz Lopetegi

Argitaletxea: Elkar

Agurtzane Ortizek urte luzeak eman ditu Erdozaintziren biografia eta lana ikertzen, eta ikerketa horren emaitza da liburu hau. Lan honek Manexen dimentsio ezberdinetara hurbiltzen gaitu, Manex bat baino gehiago baitago. Kultur gizona dago batetik, bere ekintza gizartera bideratzen zuena; fraidea eta apaiza ere bazen, irakaslea, psikologo eta pedagogoa ere bai. Eta, aldi berean, Manex idazlea, poeta, dago, bizitza osoa idazten eta literaturaz gogoetatzen jardun zuena hil arte.