Manuel Iradier

Egilea: Ramon Olasagasti

Argitaletxea: Elkar

Jakin-mina eta errenditu ezina berezkoak zituen Manuel Iradier gasteiztarrak (1854-1911). Livingstone, Burke, Stanley eta abarren miraz, Afrikako mapa zuriunez betea zen bere esploratzaile ametsen izara. 20 urte zituela, 1874an, emaztea eta koinata bidaide, Gineako Golkora menturatu zen. Umezurtz erabateko, ez inoren eta ez inongo ordezkari. Eta aurrez beste inor baino barrurago sartu zen Muni ibaiaren lurraldean, ia hiru urteko bidaian.