Mario, haritik tiraka
Egilea: Unai Ormaetxea
Argitaletxea: Lanku
“Mario, haritik tiraka” liburu-diskoa, bere izenburuak aditzera eman nahi duen bezala, bukle bat da. Estutzen eta askatzen gaituen hariaren esentzia. Orain luzatu, orain laburtu, orain loditu, orain apurtu!... bizitza bera bezalakoa, bizitza bera baita; zikloaren zikloen arrazoi edo arrazoi eza. Ia dena ta ia ezerezaren sostengua. “Azken finean gure bizitza mendia bezalakoa baita, momenturo aldakorra eta beti bera”.
Cd eta liburuz osatutako argitalpena da