Mariorenak

Egilea: Manu Gojenola

Argitaletxea: Hiria

Manu Gojenola Mario Onaindiaren lehengusua da, baina ez dio ahaidetzak bere adimena kamusten haren lana eta bizitza baloratzerakoan.Maitasunez begiratzen dio, baina estimuz eta konplizitatez batez ere. Onaindia gizon polifazetikoa izan zen: politiko, idazle, itzultzaile, gidoigile eta euskaltzale ororen gainetik; Manu Gojenolak Onaindiaren fazeta guztiak begiratzen eta aztertzen ditu bere liburu honetan. Miresmen unkituaz idatziriko liburua.