Marko panpinak trapuzko amets

Egilea: Fernando Morillo

Argitaletxea: Gaumin

Ilustratzailea: Iban Izagirre

Marko panpinak trapuzko bihotza du, eta ezker-begia, bihotz-begia. Baina sentitu ezin dituenak sentitzen dituela uste du. Eskuin-begiaren hutsuneagatik ote? Begi horren bila inoizko abenturarik handiena biziko du... eta inoiz pentsatu ez zuen altxor ezkutua aurkituko! -Ilargi dama, eskuineko begi bat behar dut. - Baina baduzu begi bat -ohartarazi zion Ilargiak. Markok ez zekien dama zuri eta liluragarri hura txantxetan ari zitzaion. - Bai, baina begi bakar batez ez dut ondo ikusten! -adierazi zion Markok xuxurla eginez. - Ziur?