Marmar eta Karkar. Festa-basatia!
Egilea: Tracey Corderoy
Argitaletxea: Desclée
Ilustratzailea: Lee Wildish
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach
3 troll-istorio liburu bakarrean! Marmar eta Karkar munduko troll higuingarrienak dira! Mukiak pitxerretan gordetzen dituzte, lizundutako gazta jaten dute eta sekula ez dira bainatzen! Zatoz eta primeran pasako duzu sukaldean jaki nazkagarriak prestatzen dituztenean, beren etxerako abererik egokiena aurkitzen dutenean eta ile-apaindegira egiten duten bisitarik beldurgarrienean! KONTUZ! Liburu honetan harrak, belarri-zikinak, mukiak eta zilbor iletsuak ageri dira!