Marmar eta Karkar. Nahaste-borrastea!
Egilea: Tracey Corderoy
Argitaletxea: Desclée
Ilustratzailea: Lee Wildish
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach
3 troll-istorio liburu bakarrean! Marmar eta Karkar munduko troll higuingarrienak dira! Mukiak pitxerretan gordetzen dituzte, lizundutako gazta jaten dute eta sekula ez dira bainatzen! Zatoz eta primeran pasako duzu zinemara egiten duten bidaia zaporetsuan, bisitari beldurgarri bati aurre egiten diotenean eta eskolan sagu bihurtzen direnean! KONTUZ! Liburu honetan harrak, belarri-zikinak, mukiak eta zilbor iletsuak ageri dira!