Martetarrak datoz!
Egilea: David Fernández Sifres
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Ximena Maier
Itzultzailea: Aitor Arana
Gaia: Zentzugabekeriak martetar batzuek egin dezaketen bisitagatik. Girotzea: Fikziozko herria Espainian, gaur egun. Laburpena: Pantxok, Josezerrek eta Tebanek herriko bi emakumeri martetarren bisita izango dutela esaten entzun diete. 8 urteko edozein umek dakien bezala, horrek esan nahi du inbaditu egingo dituztela. Herria eta mundua salbatzeko, lagunarteko ongi etorria prestatzea erabaki dute, estralurtarrak lasaitzeko. Bitxia bada ere, herrian ez dirudi inori axola zaionik estralurtarren inbasioaren ideia hura; beraz, hiru umeek dena bakarrik egitera behartuta ikusten dute beren burua: OHEentzako aireportua eraiki, burdin ugertuz eginiko askaria prestatu eta bisitarientzako ostatua bilatu. Umeen isilpeko ekintza horiek erakargarri iruditu zaizkio tokiko prentsari, eta herrian estralurtarren presentziaren zantzuak ikusten hasi da. Hiru mutikoek eta beren auzokideek uste dute martetarrak etorriko direla, baina motibo desberdinengatik. Azkenean jakin dute Villavernes bisitatuko duten martetar bakarrak Auroraren, Marcianoren alargunaren, bi semeak direla.