Mendebaldearen konkista
Egilea: Batzuen artean
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Batzuen artean
Itzultzailea: J.M. Olaizola Lazkano “Txiliku”
Badirudi Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean bizi ziren milaka amerikarrek amets zoro bat izan zutela XIX. Mendearen hasieran: Ipar Amerikako Mendebaldea konskistatzea. Eta lurralde basati haietara joateko abenturan murgildu ziren. Batzuk urrearen edo animalien larruen bila joan ziren, beste batzuek abereak hazteko larreak eta lantzeko lurrak nahi zituzten. Baina mendebalde Urrunean baziren lehendik han bizi ziren eta lur haien jabe zirenak: Ameriketako indiarrak. Eta indiar gerlari adoretsuek ez zeukaten beren arbasoen lurraldeak etorkin berrien eskuetan uzteko asmorik...