MILKI (1): Hirira goaz
Egilea: Giuseppe Zironi
Argitaletxea: Mezulari
Ilustratzailea: Lorenzo Chiavani/Roberto Ronchi
Itzultzailea: Aitor Arana
Nire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Twon hirian bizi nintzen, katuz eta erakusleiho handi eta ederrez betetako hirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur... eta gu bi katu gara! Micini familia Dog City hirira joan da bizitzera, txakur hiri handira. Ama Violetta polizia da eta Billo Maltese kriminal arriskutsua harrapatu beharra dauka. Hiriak ezkutuan gordetzen ditu —etxe orratzen itzalean, gasezko hodei artean eta zarata handiaren erdian— sekretu eta misterio sinestezinak, baina ezer ez da dirudiena. Dog City ez da bizimodu axolagabeko hiria soilik, eta bizia ematen dion bihotza laster geratuko da agerian!