Misterioa argitu arte

Egilea: Juan Kruz Igerabide (Ilustratzailea: "Morkots")

Argitaletxea: Elkar

Misteriozko nobela honen protagonista Esther da. Zerbait larria antzeman dio gaur goizean amari; aitarekiko konturen bat, zalantzarik gabe, baina zer? Badira egun batzuk aita etxetik agertzen ez dela. Apartatu egin ote dira? Institutuan, lagun baten bidez jakingo du zer gertatzen ari den; lagun horrek aholkatzen dio dena argitu arte ezer ez sinesteko. Eta kontua argitzeari ekingo diote Estherrek eta haren lagun minek, Pipo zakurrarekin batera, detektibe lanean.