MITOEN BILAKATZA Akaberak eta iraupena
Egilea: Anuntxi Arana
Argitaletxea: Gatuzain
Nahiko egonkorrak izaten dira mitoak beren egituran eta bostehun urte dituzten kondaira batzuek antza handia dute XX. Mendean bildu izan direnekin. Halere, eraldaketak ezagutu dituzte denboran zehar, kontatzaileen testuinguru ekonomiko, sozial edo izpiritualekiko berrikuntzak bereganatu baitituzte. Horrela onartu ditu mitologiak deabrua eta ama birgina, bere erara moldaturik eta bere moduko sinkretismoa sortuz. Beste elementuak ere bereganatu ditu, hala nola aurrerapen teknologikoak eta suzko armak, izaki mitikoetatik begiratzeko edo haien suntsitzeko erabiliak izan direnak. Alabaina, suntsitu ondoan berdin azaltzen izan omen dira laminak, jentilak eta horrelakoak, eta akaberarik akabera iraun dute mitoek.