Mokotxiki

Egilea: Leire Bilbao

Argitaletxea: Pamiela

Ilustratzailea: Maite Mutuberria

"Mokotxiki hipopotamoaren bizkarrean bizi zen. Hain zen ttipia eta isila, non hipopotamoari ez zitzaion ardura txori mokotxiki bat eramatea bizkar gainean." Moko txikidun txori txikia hipopotamoaren bizkarrean bizi da. Hortik aurrera, irakurleak berehala identifikatuko du txikiaren eta handiaren garapena, ilustrazioak ikusi hutsarekin. Tamaina eta koloreen erabilera irizpide zorrotzez erabiltzen du ilustratzaileak marrazkiak irakurriaz bakarrik istorioa ulertu aldera. Bestalde, narrazioa bere laburrean esaldi poetiko eta jostalariekin ondu da.