MORTINA 2: Lehengusu biziki esnoba
Egilea: Barbara CANTINI
Argitaletxea: Mezulari
Ilustratzailea: Barbara CANTINI
Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea
Mortina eta bere lagun Betilun, erbi-txakur albinoa, izeko Angustiasekin bizi dira. Halako egun batean, ezustean, Dilbert lehengusua agertzen da Villa Dekadenten gonbidapen misteriotsua jaso duela argudiatuta. Mutiko esnoba eta handiputza da Dilbert. Mortinak ez daki ezer gonbidapen horretaz eta izeko Angustias ez dago inguruetan, bat-batean desagertu egin dela dirudi. Eta hori guztia nahikoa ez balitz, Mortinaren lagun diren herriko zenbait neska-mutiko ere antzeko gonbidapen batekin agertzen dira.