Munduko etxerik handiena
Egilea: Leo Lionni
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Ilustratzailea: Leo Lionni
Itzultzailea: Joxemari Iturralde
Barraskilo batzuk aza goxo batean bizi ziren. Etxeak gainean zeuzkatela, poliki mugitzen ziren hosto batetik bestera jateko mokadu bigun baten bila. Egun batean barraskilo txiki batek esan zion aitari: «Handitzen naizenean munduko etxerik handiena eduki nahi dut». «Hori tontakeria galanta da», erantzun zion aitak, horixe baitzen barraskilorik jakintsuena aza hartan. «Gauza batzuk hobe txikiak baldin badira». Eta istorio hau kontatu zion…