Munstro txikiak. Hagintxoren tripako mina

Egilea: Alaine Agirre Garmendia eta Xabier Mendiguren Elizegi

Argitaletxea: Elkar

Ilustratzailea: Mikel Santos “Belatz”

Bost lagun dira Munstroen Eskolako ikasleak: Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. Eta haien irakaslea Andereño Herminia. Guztien abenturak deskubritu ahalko dituzu orain Munstro Txikien istorioak irakurriz. Munstro Txikiak txangoan doaz, mamuak bizi diren gaztelu bat bisitatzera. Dorreak, sotoak eta ziegak ikusi ostean, ordea, gaixotu egingo da Hagintxo, tripako min gogor batek jota. Haren lagunek ez dakite zer egin, nola sendatu, nora jo…