Nazio-markagintza. Nola transmititu gure balioa

Egilea: : Naroa Jauregizuria Lopategi (ed.)

Argitaletxea: UEU

Liburu honek nazio-marka eta nazio-markagintzaren aferari ertz eta ikuspegi ezberdinetatik heltzen dio. Mapa berriak ulertzeko eta gure balio eta interesen arabera bertan kokatzeko hainbat gako zein baliabide eta hausnarketarako galdera eskaintzen ditu. Izenaz, ikurrez, ereserkiez edo logotipoez erantzunak espero badituzu, hau ez da zure liburua. Lan honek ez du zer garen edo izan behar dugun definitzen, hori euskal herritarroi eta eragileei dagokigun ariketa da. Liburuaren helburua lurralde berri batean sartzen hasteko koordenatu batzuk ematea da; XXI. mendeko joko-zelaian gure balioa transmititu, egituratu eta ikusgarri eta erakargarria egiteko laguntza eskaintzea