Ninak ospa
Egilea: Marliese Arold
Argitaletxea: Elkar
Aspertuta dago Nina bere etxeko giroaz, gurasoez... Ospa egin nahi du, eta bere puskak hartuta Hanburgora doa, bizimodu berri baten bila. Adin txikikoa denez, arazoak izango ditu lana eta bizilekua topatzeko, baina zailtasun horiek ere gaindituko ditu. Hala ere, espero ez dituen ustekabeak sortuko zaizkio bidean, eta horiei aurre egitea ez zaio, ez, samurra gertatuko.