Nire aita ikusezina da
Egilea: Julen Gabiria
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Patxi Gallego
Elenek hamaika urte ditu, biolina jotzen duen nobio makarra bat, eta neba jaioberri bat: Xabat. Parkera edo kalera ateratzen direnean, jende guztiak egiten dio kasu niniari, amari, Eleneri… baina inork ez du ikusten aita: ikusezina bihurtu ote da? Umorea eta abenturak elkartzen ditu Julen Gabiriaren nobela honek; zinema-zaletasuna, neska-mutilen arteko harremanak, gizarteak aita-amen zereginak nola ikusten dituen… Hori guztia ederrago eta dibertigarriago egiten dute Patxi Gallegoren marrazki jenialek.