Nire bizilaguna sorgina ote da?
Egilea: Carmen Gil
Argitaletxea: Erein
Paula eta Migel oraintxe heldu dira gurasoekin oporrak pasatzen dituzten mendiko etxera. –Hara! Hemen sekulako maitagarriak biziko dira, seguru– esan du neskak. Baina etxearen inguruan paseatzen hasi eta ez dute maitagarririk aurkitzen, emakume bat baizik… sorgina dirudiena!
Carmen Gil idazlearen irudimenari eta Escletxaren marrazkien magiari esker, liburu honetako orrien artean agertuko dira maitagarriak.