Olagarro bat bainuontzian

Egilea: Leire Bilbao

Argitaletxea: Elkar

Aitak ez dakit ze plan daukan olagarroarentzat. Baina nik badaukat bat, maskotatzat hartzea. Gurasoek, etxean ez dutela ez zakurrik ez katurik nahi esan izan didate beti. Baina ez didate olagarro bat hartzeko debekurik jarri. Beraz, bainuontziari leku egokia iritzi diot Erro bataiatzeko. Tapoia jarri, urez bete, gatza bota eta kito.