Ongi etorri etxera, kastore!
Egilea: Magnus Weightman
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Magnus Weightman
Itzultzailea: Ihintza Elsenaar
Kastore abentura bila joan da etxea utzita, baina bidean galdu egin da. Akita txakurrak, bere globoan sartuta munduan dabilenak, lagunduko dio etxerako bidea aurkitzen. Baina nolakoa da Kastoreren etxea? Magnus Weightman ilustratzaile eta arkitektoak munduan zehar eramango zaitu animalien bizileku eder pila bat erakusteko.