Onin eta altxorraren uhartea
Egilea: Ibon Martín
Argitaletxea: Travel bug ediciones
Ilustratzailea: Emmanuel Montiel
Kaixo! Onin naiz eta Erik izeneko neba biki bat dut. Gehien gustatzen zaiguna lagunekin ondo pasatzea da, eta abentura sinestezinak bizitzea.
Etorri nahi zenuke gurekin Urdaibairen bihotzean dagoen uharte mortu batera? Izaki mitologikoak ezagutuko dituzu, eta itsasgizon zahar bat, eta baita mapa sekretu bat ere. Igo zaitez gure itsasontzira eta lagundu piraten altxorra bilatzen!