Onin eta Baleen festa

Egilea: Ibon Martín

Argitaletxea: Travel bug ediciones

Ilustratzailea: Emmanuel Montiel

Kaixo! Onintza naiz. Irrikatzen nengoen zu berriz ikusteko. Parte hartu duzu inoiz galeoi zahar baten eraikuntzan? Guk bai. Gure azken abenturak Albaola ontziolara eraman gintuen Erik, ni eta gure lagun guztiak.

Hartu beroki lodi bat eta zatoz gurekin. Kanadako kostalderaino nabigatuko dugu, gure arbasoek baleak ehizatzen zituzten tokia ezagutzeko.

Goazen, itsasontzia abiatzear da-eta!