Ortzadarraren azpitik
Egilea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Erein
"Misterio hark harrituta utzi ninduen. Eta aitonaren jarrera hark, sekulako jakinmina piztu zidan. Bertso hura goitik behera eta behetik gora aztertu nuen mila eta bi aldiz. Ortzadarraren azpitik jauzi egin eta norabaitera joaten zela nahikoa garbi zegoen. Baina, nora demonio joaten ote zen bada ortzadarraren azpitik salto egindakoan?"