Pantaleon eta bisitariak

Egilea: Mario Vargas Llosa

Argitaletxea: Elkar

Itzultzailea: Santi Leoné

Oihanean bakartutako soldaduen sexu-grinak asetzeko, profesionalen konboi sekretuak hasiko dira ibiltzen Peruko Amazonian barrena, eta, Pantoja kapitainaren izaera metodikoari eta antolatzaile-senari esker, halako arrakasta lortuko dute, non armada osoa eta gizartea bera jarriko baitute pil-pilean eta hankaz gora. Kontamolde berritzaile, askotariko eta freskoa erabiliz –gutunak, txostenak, prentsa-zatiak eta elkarrizketa gurutzatuak zuzenean sartuz–, algara pizten duen fartsa bat eraiki du egileak, maisuki eraiki eta garatua, aldi berean hipokrisia sozialaren kritika zorrotza egiten duena.