PATXA, Besta bai, Borroka ere bai
Egilea: Eneko Bidegain
Argitaletxea: Gatuzain
1986ko arrats batez, gazte batzu Baiona ttipian bildu ziren, geroago Patxa plaza gisa ezagun izanen zen lekuan. Horman agertu tindaketak zioenez, plaza poliziei eta burgesei debekatua zitzaien. Ipar Euskal Herriko lehen gaztetxea izan zen hura. Zazpi urte iraun zituen Patxa kolektiboak. Zirikada, rock erradikala, feminismoa, festa alternatiboak plantan ezarri zituen, abertzaletasuna eta euskaltasuna tradi- zioari eta integrazioari atxikiak ziren garaian. Hirian sortu zen eta ondotik barnekaldera hedatu, errepresioa- ren kontrako edo intsumisioaren aldeko kanpainen bidez. Gazteri antikonformistaren biltzailetarik bat izan zen, Euskal Herri osoan mugitzen ziren beste talde asko- rekin batera. Patxak ez zuen soilik ekintza ezker muturreko gaie- tara mugatu. Mugimendu abertzalearen partaide zuzena izan zen, aberri egunak antolatuz, nazio ekimenetan parte hartuz, estrategia eztabaidetan sudurra sartuz. Osasun hoberenean zegoenean zen bitan banatu, barne desakordioen ondorioz. Bestelako borrokak eta birmol- datzeak jalgi ziren hortik, batzu gaur egun ere bizirik dirautenak. Liburu honek xeheki kontatzen digu historia hau, orduko testuei eta militantei hitza emanez. Ikusmolde eta lekukotasun zorrotzak gehienak, hamarkada berezi eta bero baten aztarnak. Atzoko gazteei memoria freska- tuko eta belaunaldi berriei oldartzeko gogoa indartuko dietelakoan.