Paulen abentura miresgarria
Egilea: Xabier Olaso
Argitaletxea: Aizkorri
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Paulek oso atsegin ditu igandeak, esnatu orduko gurasoen ohe handira joaten baita jolastera. Han itsasontzi pirata bateko kapitaina dela imajinatzen du, edo pressing catcheko borrokalaria, edo zirkoko saltinbankia, edo... Behin batean, itsas hondoko altxor-bila-tzailea zela imajinatu eta izaren artean murgildu zen. Eta han, oheko itsaso sakonean, abentura miresgarria bizi izan zuen.