Percy Jackson eta olinpiarrak(I) Tximistaren lapurra

Egilea: Rick Riordan

Argitaletxea: Mezulari

Itzultzailea: Koro Navarro

Percy Jackson izena dut. Hamabi urte ditut, eta, duela hilabete batzuk arte, Yancy Akademiako barnetegian bizi zen ikasle bat nintzen. Seigarren mailako gelak Manhattanera ikasketa-bidaia bat egin zuenean hasi ziren gauzak okertzen: adimen-arazoak zituzten hogeita zortzi haur eta bi irakasle eskola-autobus hori batean, Arte Museo Metropolitanora, Grezia eta Erromako antzinako artea ikustera. Halako batean, abentura zirraragarri batean murgilduko da Percy Jackson, Olinpoko Jainko handi baten semea dela jakiten duenetik aurrera...