Percy Jackson eta olinpiarrak(III). Titanaren maldizioa
Egilea: Rick Riordan
Argitaletxea: Mezulari
Itzultzailea: Koro Navarro
Percy Jacksonek bere lagun Groverren laguntza-deia jasotzen du, eta berehala hasten da batailarako prestaketekin. Ondotxo daki semijainkoen botereak baliatu beharko dituela horretarako: Riptide brontze bereziz egindako ezpata izango du alboan. Semijainkoek deiari erantzuten diote, eta erreskatean abiatzen dira. Groverrek aurkikuntza garrantzitsua egin berri du: bi mestizo boteretsu berrirekin egin du topo, baina inork ez dak zein familiatakoak diren. Hala ere, hori baino askoz gehiago aurkituko dute bidaian: Kronosek, Titan jainkoak, segada antolatuko die, eta bete-betean eroriko dira hartan. Dibertigarria eta akzioz gainezka dagoen abentura duzue Percy Jacksonek Titanaren maldizioari aurre egin beharko dion hirugarren liburu hau ere.