Pintzel magikoa (Albuma + CD)

Egilea: Txinako ipuina, Didier Dufresnek kontatua

Argitaletxea: IKAS euskal pedagogia

Ilustratzailea: Stéphane Girel

Itzultzailea: Jean-Louis Davant

Bi bertsio: euskara batuaz (Pintzel magikoa) eta zubereraz (Pintseu majika).
Wang Lik, Ipar Txinako laborari gaztea, munduko edertasunak margotu nahi lituzke. Baina pobreegia da pintzel baten erosteko. Gau batez, ametsetan, gizon zahar bat agertzen zaio. Wang Li irazartzen delarik, pintzel magikoa eskuetan du, eta margotzen duena errealitate bihurtzen da. Enperadoreak mirakulu horien berri entzuten duelarik, Wang Li atxilotzen du eta pintzela hartzen.
Gaiak : zuzengabekeria, malezia, onginahia.