Pirata bihotza

Egilea: Sébastien Perez

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Justine Brax

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta

Gaia: Gainerakoekiko errukia eta altruismoa bizi ditzakeen pertsona krudela eta bihozgabea. Girotzea: Ozeanoetakoren batean, denbora mugagabean (XVIII. edo XIX. mendea, beharbada). Laburpena: Luis piraten seme eta iloba ausartak bere etorkizuna eraiki behar du eta, beraz, bere itsasontzian itsasoratzeko eguna iritsi zaio. Pixkana, gero eta helduagoa izango da, harik eta izua eragiten duen pirata handia bilakatu arte, baina, hala ere, bihotza beti ukabil batean sartuta… Bere adin bereko arrantzale oso txiroa ezagutzen duen unean baino ez du lortzen bere bihotzean aldaketak egotea.