PIRATA ESKOLA. Itsaskumeak harrapatu nahian!

Egilea: Steve Stevenson

Argitaletxea: Mezulari

Itsaskumeak New Landen lehorreratu dira, Lord Wilkins zitalak agintzen duen uhartean. Hura jada nazkatuta dago piraten ibilerekin, eta Deabruzko Itsasoan hara eta hona dabiltzan pirata guztiak espetxeratu nahiko lituzke. Bost laguntxoek lurpean ezkutatzea erabakiko dute, ez baitaukate ezkutatzeko beste lekurik! Lurpean, ordea, zain izango dituzte mila eta bat arrisku, kaiman goseti bat eta Labezomorro kapitain beldurgarri eta kirasduna!