PIRATA ESKOLA.Lady Lidiaren bahiketa
Egilea: STEVE STEVENSON
Argitaletxea: Mezulari
Itsaskumeak Smog Town-eko espetxe ilunean giltzapetuta daude, piratak izateagatik biziarteko kartzela zigorra jarri dietelako. Nola lortuko dute Pirata eskolako zuzendariari, Argento Biziri, euren egoeraren berri ematea?Eta nork askatuko du Antonen maitea den Lady Lidia horail ederra Labezomorro kapitain maltzurraren atzaparretatik?
SIR STEVE STEVENSON
Sir Steve Stevenson Mario Pasqualotto-ren izengoitia da. Psikolingistak, roljoko argitalpenean lan egin zuen hamarkada bat baino gehiagotan zehar Italian eta Ingalaterran, eta aritu zen editorea, itzultzailea eta 50 argitalpen baino gehiagoko idazle bezala. Bolognako Unibertsitateko irakaslea izan da, eta gaur egun, batez ere, gazteetarako liburuak idazten ditu. Pirata Eskola bildumaz gain,Agatha Mistery argitaratu du ere.